Testuingurua
LIZARDI.- Dena aldatzen baita. (Errezitatuz)
Oi zein dan ituna
garaion patua
Len ain ugari zana
gaur da bukatua.
TABERNARIA.- Bueno, bueno.
Ez hadi hasi orain hire olerki eta komeriekin, buruko minak lehertzen negok eta.
LIZARDI.- Ene hitzaren ederra baino ez baitut ordaina kitatzeko.
TABERNARIA.- Alde horretatik lasai, motell.
Konfiantzazkoa haiz eta ezin hasiko gaituk halako txikikeriatan.
(EMAKUMEA sartzen da; Chinatowneko puten jite eta itxura oso-osoa.)
(Gaur egungo eta Belle époqueko estereotipoen sinbiosia: liga gorria, gerriko eztenduna eta abar; oso imintziozalea).
EMAKUMEA.- Ostias! Lizardi. Non izkutatu haiz azken aldiotan?.
LIZARDI.- Inon ez Maritxu, eder galant hori.
Gaiso egon naiz, gaiso.
EMAKUMEA.- (Laztanka hasten zaio) Nere muttiko gaixoa. Ta zer izan duk bada?.
LIZARDI.- Gripea eta, kalentura eta, burukomina eta....
EMAKUMEA.- Eta, osatu al haiz?.
LIZARDI.- Oraindik ere eztul pittin bat badut baina hobeto nagoela esan beharko.
EMAKUMEA.- Hori duk eta! Ateraiok honi kopakada ederra patxaran, eztula sendatzeko hoberik ez zegok eta.
LIZARDI.- Ez, ez, ez, eskerrik asko baina....
EMAKUMEA.- Nola ezetz? Gizonak edan egin behar dik.
TABERNARIA.- Getariako txakolina besterik ez omen dik edaten.
EMAKUMEA.- Jesus! Hori duk hori gizonaren fina! TABERNARIA.- Poetak.
EMAKUMEA.- Gutxi gure Lizardi bezalakoak.
Ea Lizardi, bota ezak hire olerki horietako bat.
LIZARDI.- Ez dakit, hola, bapatean, lotsa ematen dit.
EMAKUMEA.- Nola lotsa? Ez al gaituk hire lagunak?.
TABERNARIA.- Lehen ere bota duk bada.
LIZARDI.- Ea bada (ahots sendoz begiak deusean finko): .
EMAKUMEA.- Ez, ez, ez, beste bat. Hori ezagunegia duk eta.
LIZARDI.- Aber beste hau (ahots apal triste eta adierazkorrez): (...).